54. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 18a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

ERRIOXA JATORRIZKO DEITURA KALIFIKATUAREN
KONTSEILU ARAUEMAILEA

01/2011 ofizio zirkularra: eskaerak aurkezteko epea, 2010eko mahats bilketako mahatsaren babesa dela eta

Inskribatutako guztiei jakinarazten diegu Kontseilu Arauemaile honen egoitzan, Logroñoko Estambrera kaleko 52an, iragarki oholean, ikusgai dagoela 01/2011 zenbakiko zirkularra; bertan ezartzen denez, Kontseilu Arauemaileak aurrekari hauek baloratu ditu, 2011ko martxoaren 4an egindako Osoko Bilkuran:

Erakunde honen erregistroan izena emandako ardandegiek elaborazioa amaituta eta elaborazioaren aginduzko aitorpena aurkeztu ondoren, elaborazioari buruzko txostena emateko ohitura formala dago, behar bezala jakinarazteko, besteak beste, ardandegi bakoitzaren mahatsetik edo haren hornitzaileen mahatsetik zenbat gelditu den Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuak ematen duen babesetik kanpo, eta beraz, horiekin egindako ardoak ere, bai eta, eraldaketaren gehieneko portzentajeak aplikatzeagatik sortu diren gehiegizko kopuruak direla eta, egoera horretan dauden kopuruen berri emateko. Txosten horretan zehaztu egiten da, halaber, babestu gabeko mahatsak zein nekazarirenak diren.

Aurreko informazioa gorabehera, Kontseilu Arauemaileak uztari buruzko txosten bat ere egin ohi du, jakinarazteko mahastien titularrei, alegia, Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuan inskribatutako mahastietan, babes horren azpiko ardoa egiteko, mahatsa bildu dutela deklaratu dutenei, guztira zenbat kilo mahats entregatu diren ardandegietan, bai eta deituraren babesik gabe gelditu den kilo kopurua ere; hori guztia uztari buruzko aginduzko deklarazioa egin ondoren.

Aurreko bi txosten horiek baliagarriak dira babestu gabeko mahatsa duten titularrek kontrako argudioak edo kexak aurkez ditzaten Kontseilu Arauemailean, administrazio prozedura erkidea erabiliz.

Aurrekoa gorabehera, ardandegien funtzionamendua zentzuzkoa izan dadin, beharrezkoa da zehaztea, ardoa egin eta ahal den azkarren, zenbat ardo dagoen babestuta eta zenbat babesik gabe, eta haien betebeharra da instalazioetatik kentzea kalifikazioaren menpe ez dauden ardoak edo egin eta hurrengo urteko maiatzaren 31 baino lehen babesa lortu ez dutenak (Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikaturako eskubidea duten ardoak kalifikatzeko arauei buruzko urriaren 20ko APA 3465/2004 Aginduaren 2. eranskineko III. puntua.Bat).

Gai horri dagokionez, egiaztatu da okerrekoa dela mahatsaren babesari buruzko eskaerak aurkeztea mahats horrekin egindako ardoa kalifikatu edo ez kalifikatu ondoren edo, are gehiago, ardandegietatik kendu ondoren. Hori dela eta, komeni da kontrajartzerako prozedura fede-emaile bat ezartzea, laguntza emateko eta, horrekin batera, Jatorrizko Deitura Kalifikatuaren babesa, baina denboran mugatua, segurtasun juridikoagatik, besteak beste.

Horrenbestez,

Mahastien titularrei jakinarazten zaie iragarki hau argitaratzen den egunerako Kontseilu Arauemaileak igorriak dituela titularrentzako elaborazioari eta uztari buruzko txosten guztiak, eta erakunde honen egoitzan kopia bat dagoela, jaso ez dutenentzat; horrekin batera, hamar egun balioduneko epea irekiko da Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuak mahatsa babestearekin zerikusi zuzena edo zeharkakoa duten eskaerak aurkezteko.

Eskabide horiek aurkezteko mugaeguna bat ezartzea erabaki da, eta beraz ez dira onartuko 2011ko martxoaren 31tik aurrera aurkeztutakoak.

Aditzera ematen dizuegu, behar diren ondorioak izan ditzan.

Logroñon, 2011ko martxoaren 4an.-Kontseiluko burua, Víctor Pascual Artacho.

Iragarkiaren kodea: E1104435