54. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETOLEGI-ERREMENDIKO MANKOMUNITATEA

Iragarkia, besterengarritasuna deklaratzeko

Betolegi-Erremendiko Mankomuniteko Batzarrak, 2011ko martxoaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea espedientea bat, hainbat ondasunen kalifikazio juridikoa aldatzeko. Ondasun horiek Garaioa, Abaurrepea, Abaurregaina eta Erremendiko dermioa argindarrez hornitzeko udal zerbitzuari atxikiak daude eta Mankomunitearenak dira; hortaz, haien desafektazioa eta besterengarritasuna deklaratu beharra zegoen, zertarako eta enkante publikoaren bidez besterendu ahal izateko.

Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 132.1. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 122. artikuluan xedatuari jarraituz.

Erabaki hau jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

San Pedro kalea, 30, 31692 Abaurregaina, Nafarroa.

Abaurregainean, 2011ko martxoaren 3an.-Mankomunitateko burua, Juan José Sesma Fernández.

Iragarkiaren kodea: L1104379