54. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa 2010eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuan aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2011ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 18an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditu berezia 6. kapituluko (Inbertsio errealak) kontu-sail batean, 4.000,00 eurokoa, finantzatuko dena 8. kapituluko (Finantza-aktiboak) 4.000,00 euroko kontu-sail batekin.

Noainen, 2011ko otsailaren 25ean.-Mankomunitateko burua, Miguel Enguita Orecilla.

Iragarkiaren kodea: L1103833