54. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Behin betiko onespena, Hiri Antolamenduaren Plan Orokorreko determinazio egituratzaileen aldaketari UCC2-SV1 unitateetan

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak, urtarrilaren 20ko 8/2011 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onespena eman zion Hiri Antolamenduaren Plan Orokorreko determinazio egituratzaileen aldaketaren espedienteari, UCC2-SV1 unitateei dagokiona, Atarrabiako Udalak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Legearen 81. artikuluan ezarritakoari jarraituz, erabaki hau eta aipatu aldaketaren hirigintzako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Atarrabian, 2011ko martxoaren 7an. Alkatea, Pello Gurbindo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1104227