54. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2010eko udal zerga (Zirkulazioaren gaineko zerga)

Honen bitartez aditzera ematen zaie Villatuertako herritarrei trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2011ko udal zerga (zirkulazioaren gaineko zerga zena) borondatez ordaintzeko epea 2011ko martxoaren 1ean hasi eta 2011ko apirilaren 1ean bukatuko dela.

Epe hori bukatuta, hilabetez, aipatu zerga %5eko errekarguarekin kobratuko da. Epe hori iragandakoan, Diru-bilketa Agentziara igorriko dira hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Villatuertan, 2011ko martxoaren 1ean.-Alkatea, Francisco Ortega Gallardo.

Iragarkiaren kodea: L1104476