54. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLAMAYOR DE MONJARDÍN

Konpentsazio Batzordearen estatutuak. Hasierako onespena

Villamayor de Monjardingo Udalak, 2011ko otsailaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Villamayor de Monjardingo Udal Planeko UE-R 1.1. exekuzio unitatearen konpentsazio batzordearen estatutuak.

Aipatutako agiria jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten; hori Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen xedatuarekin bat.

Villamayor de Monjardinen, 2011ko otsailaren 25ean.-Alkatea, Eugenio Fernando Barbarin Luquin.

Iragarkiaren kodea: L1104444