54. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa Enpresa berriak sortzeko laguntzen ordenantzan. Hasierako onespena

Aldaketak hasiera batean onetsi dira Tuteran enpresa berriak sortzeko laguntzen ordenantzan; haren behin betiko onespena 2010eko 44. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 9an.

Tuterako Udalak, 2011ko otsailaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, aldaketak hasiera batean onetsi zituen Tuteran enpresa berriak sortzeko diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, ordenantzan onetsitako aldaketak jendaurrean egonen dira gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tuteran, 2010eko martxoaren 1ean.-Alkate-udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1103850