54. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Sunbillako Udalak, 2011ko otsailaren 4an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Ana Isabel Almandoz Otxandorenak sustatutako xehetasun azterlana, familia bakarreko etxebizitza eraikitzeko Sunbillako 1. poligonoko 547. lurzatian. Espedientea jendaurrean egonen da Udal honetako Idazkaritzan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 62, 76, 74 eta 81.1 artikuluek hala agintzen baitute.

Sunbillan, 2011ko otsailaren 23an.-Alkatea, José Fco. Errandonea Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L1104084