54. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Ikastetxeetako jantokietan bazkaltzeko
diru-laguntzen deialdia. 2011. Urtea

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2011ko martxoaren 4an emandako ebazpenaren bitartez, diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdia onetsi zuen, 2011. urtean ikastetxeetako jantokietan bazkaltzeko diru-prestazioetarako, bizitza soziopertsonala, lanekoa eta familiarra bateragarri egite aldera.

Oinarrien xedea: aipatutakoa.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 508.000,00 euro.

Oinarriak, non: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean -Kale Nagusia, 2 (Kondestablearen jauregia)- eta Iruñeko Udaleko auzo-unitateetan eta oinarrizko laguntza- zerbitzuetan.

Eskabideak non eta noiz aurkeztu: Iruñeko Udaleko auzo-unitateetan eta oinarrizko laguntza-zerbitzuetan, eskatutako agiriak erantsita, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik aitzina.

Aurkezteko epea deialdiak indarra noiz arte izan eta ordura bitartekoa izanen da.

Iruñean, 2011ko martxoaren 6an. Gizarte Ongizate eta Kirol zinegotzi delegatua, Francisco Javier Lorente Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1104370