54. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xedapen argigarria Elikagaien higienearen gaineko ordenantzaren 42.3 artikuluari buruz. Behin betiko onespena

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2010eko azaroaren 26an, hasiera batean onetsi zuen ondoko xedapen argigarria Elikagaien higienearen gaineko ordenantzaren 42.3 artikuluari buruz:

Iruñeko elikagaien higienearen gaineko ordenantzaren 42.3 artikuluan ezartzen duenez, "bereizteko" baldintza betetzeko, tarte bat utzi behar da ostalaritzako eta elikagaiak saltzeko eremuen artean, eta ez da beharrezkoa murru, horma eta abarreko bereizketa fisikorik paratzea.

Onesteko xedapena 2010eko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, abenduaren 31n, eta jendaurreko epea iragan da, inork alegaziorik aurkeztu gabe. Beraz, behin betikoz onetsirik gelditu da. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 eta 327. artikuluetan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da testu osoa, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko otsailaren 9an.-Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1103803