54. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

orkoien

Orkoiengo Udal Planaren aldaketa xehatua administrazio isiltasun positiboaren bidez behin betiko onestea
(S-13 sektorea, San Bartolome)

Orkoiengo Udal Planaren aldaketa xehatuaren hasierako onespena (S-13 sektorea, San Bartolome) argitaratu Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 144. zenbakian, 2010eko azaroaren 25ekoan, eta haren jendaurreko aldia hasi zen.

Jendaurreko aldia bukatu eta bi hilabeteko epea iraganik, Orkoiengo Udal Planaren aldaketa xehatua behin betiko onetsirik dagoela jo da (S-13 sektorea, San Bartolome), 35/2002 Foru Legearen 74.1.c eta 79.3 artikuluei jarraikiz.

Aurreko xedapenen arabera, aditzera emateko eta jakinarazteko baldintzak bete behar dira, egokia baita.

Iruñean, 2011ko martxoaren 3an.-Gabriel Gómez Santesteban jauna, S-13 sektorearen (San Bartolome) Konpentsazio Batzordeko presidentea.

Iragarkiaren kodea: L1104605