54. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Kostuen banaketari buruzko azterketa. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2011ko otsailaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen kostuen banaketari buruzko azterketa, S-10, S-12 eta S-13 sektoreek bat egiten duen lurretan L-01 biribilgunea eta L-02 bidea egiteari dagokiona, halako moduz non sektore horiek ezin izanen baitira funtzionamenduan jarri, ezta haietara sartu ere, L-01 biribilgunea eta L-02 sarbidea ez badira egiten haiek urbanizatu bitartean bederen. Kostuen banaketari buruzko azterketa Udaleko zerbitzu teknikoek egin dute.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 133. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Orkoienen, 2010eko otsailaren 28an.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1103879