54. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Mendikur kirolguneko tarifen eguneratzea, 2011rako.
Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2011ko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Mendikur kirolguneko tarifen eguneratzea, 2011rako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako eguneratzea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Mendikur kirolguneko tarifen 2011rako eguneratzea behin betikoz onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orkoienen, 2011ko otsailaren 28an.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1103774