54. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Aldaketa 2011ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Odietako Udalak, 2011ko otsailaren 15eko bilkura berezi eta presakoan, hasiera batez onetsi zuen 2011ko ekitalko plantilla organikoaren aldaketa. Hona hemen testua:

Plantilla organikoan azken atal bat eranstea erabaki da, onetsitako testuari jarraikiz eta honela dioena:

LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

2011n kontratazio hauek egiteko asmoa dago:

Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Lanpostu kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarria: %16. Egoera: aldi baterako lan-kontratuduna. Lanaldi partziala (30 ordu astean). Euskaraz jakitea; B-2 maila edo baliokidea.

Aurreko atalean xedatutakoaz gain, ez dago aurreikusia 2011n langile gehiago kontratatzea, gorabeherak daudenean izan ezik, hala nola gaur egungo plantillan gerta daitezkeen hutsuneak betetzeko; horrelakoetan, kasuan kasuko deialdi berariazkoen ondoriozko zerrendak erabiliko dira, 113/1985 Foru Dekretuaren 42.-2-a) artikuluari jarraikiz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 6/90 Foru Legearen 236. artikuluan eta harekin bat heldu diren arauetan xedatutakoari jarraikiz, hamabortz egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Odietan, 2011ko otsailaren 15an.-Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1103939