54. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Tributuen gaineko kontrola egiteko Udal Plana. Onespena. Tracasarekin kontratua, zergen kudeaketa eta ikuskapenerako. Onespena

Ikusirik Irunberriko Udalaren zerga kontrolari buruzko 2011ko eta 2012ko ekitaldietako Udal Plana.

Ikusirik Tributugaien Ikuskapen Planari laguntzeko lanen aurrekontua, Tracasak prestatu baitu Irunberriko Udalarentzat.

Udalak, 2011ko otsailaren 22an egin bilkurak, erabaki zuen:

1. Irunberriko Udaleko tributuen gaineko kontrola egiteko Udal Plana onestea 2011ko eta 2012ko ekitaldietarako, ekainaren 11ko 152/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Zerga Ikuskaritzaren Erregelamenduan eta Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrean zehaztutako norainokoa eta edukia izanik.

2. Zehaztea, Mauro Gogorcena Aoiz alkatea izanen dela Ikuskatzailetzako burua eta Udaleko kontu-hartzailetza zerbitzua, berriz, ikuskatzaile aktuarioa.

3. Tracasa kontratatzea, Udalerriko Tributugaien Ikuskapen Planari laguntzeko lanetan jardun dezan, betiere 2011ko otsailaren 22an propio eginiko proposamenari jarraikiz.

4. Erabaki honen berri Tracasari ematea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Irunberrin, 2011ko otsailaren 24an.-Alkatea, Mauro Gogorcena Aoiz.

Iragarkiaren kodea: L1103775