54. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Aldaketa puntuala Udal Planean

Leitzako Udalak, 2010eko uztailaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa puntuala Udalaren hirigintzako araudiaren zenbait artikuluri dagokionez. Aldizkari ofizialean, egunkarietan eta Udaleko iragarki oholean argitaraturik, inork alegaziorik batere aurkeztu gabe. Kontuan harturik ezen, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren txostenari jarraikiz, determinazio xehekatutzat hartu dela, Udalari dagokio behin betiko onespena ematea.

Leitzako Udalak, 2011ko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea aldaketa puntuala Leitzako Udal Planean, hirigintzako araudiaren 27 eta 38. artikuluei dagokienez.

Argitara ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoa bete dadin.

Leitzan, 2011ko martxoaren 1ean.-Alkatea, Javier Zabalo Betelu.

Aldaketa puntuala Udal Planean

27. artikulua. "Lurzoruaren okupazioa"

Udal Planak ezartzen du, bere antolamendu planoetan eta hirigintzako araudi partikularrean eta modu xehakatuan, lurzorua okupatzeko modua hiri lurzoruko eta lurzoru urbanizagarri antolatuko unitate guztietarako.

Hiri lurzoru finkatuko lurzatietan, lurzorua okupatzeko sistemak egungo eraikinaren perimetroarekin bat egiten du, salbu eta dokumentazio grafikoan egungoak ez diren ordezkapeneko lerrokadurekin agertzen diren lurzatietan.

Alde Zaharrean, eranskineko planoan definitzen baita, jatorrizko lerrokadura eta okupazioak errespetatuko dira. Parke eta espazio publikoetan, baimendurik dago kioskoak, estalpeak eta eraikuntza arinak zutitzea, lerrokadura libreekin, haien urbanizazioaren diseinuan integratuak.

Alde Zaharretik kanpora, okupazio sistemaren aldaketa kasu hauen arabera eginen da:

-Egun dagoen eraikuntza: egungo eraikuntza handitu eta ordezkatzeko langintzetan, baita lurzoru libre pribatuan horri loturiko eraikuntzan, Udalak xehetasun azterlan baten tramitazioa eskatu ahal izanen du.

-Exekuzio unitateak eta jarduketa asistematikoak: antolamendu planoetan eta hirigintzako araudiko fitxetan aurreikusitako okupazioaren aldaketak xehetasun azterlana tramitatzea ekarriko du; haren esparrua unitatekoa izanen da.

Industriarako lurzoru sendotuan, eta jarduerarako premia dagoenean, baimendurik dago eraikin arinak zutitzea, teilapeak eta karrerapeak kasu, eraikin nagusiari atxikiak edo bakartuak; halakoetan, lerrokadura, garaiera eta materialen gaineko xehetasun azterlana tramitatuko da, premia hori, tamaina eta hautatutako eraikin mota justifikatzeko; ez dira aplikatuko handitzeari buruz 29. artikuluak ezartzen dituen mugak. Ezin izanen da, inola ere, fatxada nagusiari deus atxiki. Eraikin nagusiko materialen kalitate bera gordeko du hari atxikitzen zaion eraikuntzak.

38. artikulua. "Eraikigarritasuna eta okupazioa"

Okupazioa: Azalera okupatua da eraikuntza osoaren kanpo lerroek plano horizontalean proiektaturik definitzen dituzten mugen barnean dagoena.

Eraikigarritasuna: Azalera eraikigarriaren eta lurzatiaren, exekuzio unitatearen edo banaketa eremuren azaleraren arteko erlazioa da.

Eraikigarritasuna hiri lurzoru eta lurzoru urbanizagarri osorako arautzen da modu xehakatuan eta grafikoan, antolamendu planoetan, eta hirigintzako araudi partikularrean, kasu bakoitzean esleiturik lurzoruaren okupazio bat, lerrokadurak eta hiri lurzoru osorako garaiera eraikigarri orokor bat.

Unitateetan sartu gabeko hiri lurzoruaren araubidea aldatzen denetan, aplikatzekoa izanen da, udal mugape osorako, koefiziente hau: 0,5 m² sestraren gainetiko azalera eraikiaren m² bakoitzeko, bider lurzatiaren azalera.

Berdin eginen da egungo eraikuntza handitzen denean. 0,5eko koefiziente hau egungo eraikuntzaren nahiz berritik egiten denaren azalera osoari aplikatuz kontatuko da, hura zer lurzatitara lotzen den, harexen lurzoruaren azaleraren gainean eginda.

Etxebizitza bat berritik eginez gero, aurreko hiru kasuetariko edozeinetan, ulertuko da eraikigarritasuna handitu dela, halako moldez non betiere eraiki ahal izanen den gehieneko azalera eraikia 200 m² dituen eraikuntza, ez bada aski 0,5 m²/m²-koefizientea aplikatuz ateratzen den azalera eraikigarria.

Industriarako lurzoru sendotuan, jardueraren premiaren kariaz justifikatzen diren eraikin arinek, eraikin nagusiari atxikirik nahiz bakarturik, ez dute eraikigarritasunik kontsumituko, zutikako itxiturarik ez badute, teilapeak eta karrerapeak kasu, eta ibilgailuak, kanporako makineriak, produktuak eta lehen gaiak babesteko badira.

Iragarkiaren kodea: L1103798