54. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

2011ko plantilla organikoa eta lan publikoaren eskaintza.
Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsi dira 2011ko plantilla organikoa eta lan publikoaren eskaintza, eranskinean datozenak. Hasierako onespenaren erabakia 2011ko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, otsailaren 4an.

2011ko plantilla organikoa

Funtzionarioak

Lanpostua: Idazkaritza. A Maila. Lanpostuko osagarria: %35. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskaraz jakin beharra: 3. jakite maila. Egoera: hutsik.

Lan-kontratudun finkoak

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. D Maila. Osagarriak: %12, lanpostukoa; %12, mailakoa; %5, arriskukoa; %7, prestasunekoa; %4, agintekoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera administratiboa: jardunean.

Lanpostua: Administrari laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: %8, lanpostukoa; %12, mailakoa. Euskaraz jakin beharra: 3. jakite maila. Egoera administratiboa: hutsik.

Lanpostua: Administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: %8, lanpostukoa; %12, mailakoa. Euskaraz jakin beharra: 3. jakite maila. Egoera administratiboa: hutsik.

Administrazio-kontratudunak

Idazkaria: María Barkos Berruezo.

Administrari laguntzailea: Concepción Arbizu Anduela.

Lan-kontratudun finkoen izenen zerrenda

Zerbitzu anitzetako enplegatua: Miguel Angel Asurabarrena Lacunza. Antzinatasuna: 1995/09/11.

Zerbitzu anitzetako enplegatua: José Ducar Astiz. Antzinatasuna: 2008/07/14.

Lan publikoaren eskaintza

Administrari laguntzailearen lanpostu hutsa betetzea.

Administrari-ofizialaren lanpostu hutsa betetzea.

Lakuntzan, 2011ko martxoaren 7an.-Alkatea, José Ramón Garin Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: L1104232