54. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

459/2011 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako 86 atal, bulego eta unitate parekatutako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren barrenean 4 burutza betetzeari dagokiona baliorik gabe uzten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ekainaren 7an emandako 1553/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoetako 86 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Aipatu deialdia 2010eko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 19an.

Urtarrilaren 17an eman eta 2011ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 14koan, argitaratutako 103/2011 Ebazpenaren bitartez, 69 burutza betetzeko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi ziren. Haien artean burutza edo unitate parekatu hauei dagozkienak zeuden:

-Nafarroako Gazteriaren Institutua

  • Gazteentzako Programen Atala (lanpostuaren zenbakia: 5048).

-Nafarroako Enplegu Zerbitzua

  • Lanerako Prestakuntzaren Atala (lanpostuaren zenbakia: 4544).
  • Kudeaketa Bulegoa (lanpostu zenbakia: 4568).
  • Ikuskapen Bulegoa (lanpostu zenbakia: 5927).

Hori horrela izanik, Nafarroako Gazteriaren Institutuko Gazteentzako Programen Atala hango egitura organikotik kendu dute azaroaren 8ko 70/2010 Foru Dekretuaren bidez; Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lanerako Prestakuntzaren Atala irailaren 13ko 59/2010 Foru Dekretuaren bidez egituratik kendu dute, eta Kudeaketa Bulegoa eta Ikuskapen Bulegoa, horiek ere Nafarroako Enplegu Zerbitzukoak, abenduaren 16ko 406/2010 Foru Aginduaren bidez kendu dituzte.

Hori guztia kontuan hartuz, eta orobat deialdiaren 1. oinarrian xedatutakoa, bidezkoa da aipatutako burutzak betetzeko prozesua baliorik gabe uztea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ekainaren 7ko 1553/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako 86 atal, bulego eta unitate parekatutako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko onetsitako deialdiaren barrenean, baliorik gabe uztea burutza hauek betetzeari dagokiona: Nafarroako Gazteriaren Institutuko Gazteentzako Programen Atala, hango egitura organikotik kendu dutelako azaroaren 8ko 70/2010 Foru Dekretuaren bidez; Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lanerako Prestakuntzaren Atala, irailaren 13ko 59/2010 Foru Dekretuaren bidez egituratik kendu dutelako; eta Kudeaketa Bulegoa eta Ikuskapen Bulegoa, horiek ere Nafarroako Enplegu Zerbitzukoak, abenduaren 16ko 406/2010 Foru Aginduaren bidez kendu dituztelako.

2. Ebazpen hau epaimahakideei, Nafarroako Gazteriaren Institutuko Gazteriaren Zuzendariordetzari, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Laguntza Tekniko eta Administratiboaren Zerbitzuari, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuari, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko otsailaren 28an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1104402