54. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Kredituen aldaketa 2010eko aurrekontu orokorrean.
Behin betiko onespena

2010eko aurrekontu orokorrean kredituak aldatzeko 2. espedientea hasiera batean onesten duen erabakia 2011ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 11n. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

-Honako kreditua aldatzea erabaki da:

2. aldaketaren espedientea.

Kontu-saila: 1-411-62201: "Eraikin bat zaharberritzea osasun kontsultategia izateko, 2. fasea". Zenbat diru zuen: 50.187,40 euro. Gehitzen den kreditua: 1.000,00 euro. Emaitza, guztira: 51.187,40 euro.

-Finantzabidea:

Kontu-saila: 1 917: "Eraikin bat zaharberritzea osasun kontsultategia izateko, 2. fasea." 1.000,00 euro.

Iturenen, 2011ko martxoaren 2an.-Alkatea, José M.ª Gorosterrazu Elizalde.

Iragarkiaren kodea: L1103951