54. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2011ko otsailaren 24an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Portal kaleko 14 zenbakiko jabeen ekartearen eta Udalaren arteko planeamendu hitzarmena, Portal kaleko 8, 10, 12 eta 14 zenbakietako higiezinetarako tramitatutako xehetasun azterlanari buruzkoa (2011CONV0001 espedientea).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 23, 24 eta 26. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak aurkez ditzaten.

Uharten, 2011ko martxoaren 2an.-Alkatea, Francisco Javier Basterra.

Iragarkiaren kodea: L1103967