54. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

2011ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Onespena

31 zenbakiko ebazpena, Cabanillasko alkate udalburu Ana María Rodríguez Enérizek 2011ko otsailaren 22an emana, eta jarraian hitzez hitz ematen dena.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 48.7 artikuluak ahalmena ematen die autonomia erkidegoei epeak kontatzeko egun baliogabeen egutegia zehazteko, bakoitzak bere lurraldean. Epeen kontaketarako egun baliogabeak ezartzean lan egutegi ofizialari jarraitu beharko zaio. Halaber, erkidego bakoitzeko Toki Administrazioa osatzen duten entitateen egun baliogabeak sartuko dira egutegian.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen diren Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanaldiaren urteko lanordu-kopurua ezartzen duen abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuari jarraikiz (2007rako 1.592 orduko lanaldia ezarri zen).

Kontuan hartuta 725/2010 ebazpena, ekainaren 11koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2011ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena.

Kontuan hartuta 1325/2010 ebazpena, azaroaren 26koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2011ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena. Cabanillasen: 2011ko abuztuaren 16a.

Kontuan hartuta 83/2010 Foru Dekretua, abenduaren 27koa, Nafarroako Foru Komunitatean epeen konputurako 2011n baliogabeak izanen diren egunak zehazten dituena.

Ikusirik espedienteko dokumentazioa eta legezko araudia, Foru Komunitatearen eremuan egun baliogabeak ezartzen dituena, 2011ko epeak zenbatze aldera. Ebatzi dut:

Lehenbizikoa.-2011ko lan egutegia onestea, Cabanillasko Udaleko bulegoetako langileentzat; honako hau, alegia:

Jendea hartzeko ordutegia 11:00etatik 13:00etara da.

Lan ordutegia 7:30etik 15:00etara izanen da, astelehenetik ostiralera.

Jaiegunak:

Urtarrilaren 1a: Urteberri.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Martxoaren 19a: San Jose.

Apirilaren 21a: Ortzegun Saindua.

Apirilaren 22a: Ortzirale Saindua.

Apirilaren 23a: Larunbat Saindua.

Apirilaren 25a: Pazko biharamuna.

Ekainaren 11: San Bernabe.

Uztailaren 25a: Santiago eguna.

Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

Abuztuaren 16a: Herriko jaia.

Abuztuaren 17a: Herriko jaia.

Abuztuaren 18a: Herriko jaia.

Irailaren 23a: Udazkeneko bestak.

Irailaren 24a: Udazkeneko bestak.

Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

Azaroaren 1a: Omiasaindu.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 23a: 12:00ak arte.

Abenduaren 26a: San Esteban.

Bigarrena.-Epeen konputurako 2011. urtean baliogabeak izanen dira igande guztiak, bai eta goian aipatu egunak ere.

Udal bulegoak itxirik egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta gorago aipatutako jaiegunetan, horiek ere kontuan hartu baitira 2011ko lan egutegian.

Hirugarrena.-Ebazpen hau jakinaraztea eta egun baliogabeak Herriko Etxeko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea".

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Cabanillasen, 2011ko otsailaren 28an.-Alkatea, Ana María Rodríguez Enériz.

Iragarkiaren kodea: L1103766