54. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Aurrekontuan aldaketa egiteko 01/10 espedientea.
Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2010eko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 19an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Gastuen kontu-sail berriak:

1-43200-60113.-Oinarrizko gizarte zerbitzua lekuz aldatzea: 155.759,58 euro.

1-43200-60114.-Gimnasioko estalkia: 57.998,84 euro.

1-43200-60115.-Herriko argietarako erreduktoreak: 20.049,44 euro.

1-43200-60116.-Igerilekuetako ureztatze-lanak: 63.800,00 euro.

1-43200-60117.-Egoitza elektronikoa: 8.052,41 euro.

Diru-sarreren kontu-sail berria:

1-7200000.-Estatuko Administrazio Orokorraren transferentziak: 305.660,27 euro.

Beriainen, 2011ko martxoaren 2an.-Alkatea, Rafael Blanco Pena.

Iragarkiaren kodea: L1103952