54. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARELLANO

1/2010 aldaketa 2010eko aurrekontuan.
Behin betiko onespena

Aurrekontuan aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2011ko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 4an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

GASTUAK

Kreditu gehikuntza:

-Kontusaila: 01190101.-Nabearen maileguaren amortizazioa: 816 euro.

Kreditu berezia.

-Kontusaila: 432-621.-Energia aurrezpena eta IKTak: 3.800 euro.

Zenbatekoa, guztira: 4.616 euro.

DIRU-SARRERAK

Finantzabidea:

Kontu-saila: 1-870. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 816 euro.

Kontu-saila: 1-75504 IKTetarako eta eraginkortasun energetikorako eta energia aurrezpenerako dirulaguntzak: 3.800 euro.

Zenbatekoa, guztira: 4.616 euro.

Arellanon, 2011ko otsailaren 28an.-Alkatea, Pedro Luis González Castillo.

Iragarkiaren kodea: L1103753