54. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Psikiatrian barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu batzuk oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Psikiatrian barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoa betetzeko (2009ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 22koa), deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu zituzten izangaien izenen zerrenda aurkeztu zuen, lortutako puntuazioaren araberakoa, eta horrekin batera, probak gainditu eta puntuaziorik altuenak izateagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak izendatzeko proposamena. Kontuan harturik Miguel Ruiz Veguilla jaunari, berak eskatuta, eszedentzia egoera onartu zaiola lanpostuaren jabetza hartu zuen egunetik beretik, egun horretan beste administrazio publiko batean ari baitzen lanean.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Psikiatrian barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostuetarako izendapen proposamena osatzen da honako honekin:

Antonio Serrano García.

2. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko martxoaren 1ean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José M. Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F1104259