54. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Finken normalizazio espedientearen hasierako onespena

Altsasuko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2011ko martxoaren 7an egin bilkuran, Fermin Tanco Lópezek sustatuta, Udal Planeko UE 19(A) birzatitze proiektutik sortutako P.R. 2 eta P.R. 3 lurzatien finken normalizazio espedientea onetsi zuen hasiera batean.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 154.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Altsasun, 2011ko martxoaren 8an.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: L1104321