54. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aldaketa Udal Planean. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2011ko otsailaren 24ko osoko bilkuran, aldaketa behin betiko onetsi zuen Altsasuko Udal Planean, 3. poligonoko 423 eta 424. lurzatietako eraikinen lerrokadurei dagokienez, Hermanos Unamuno, S.L.k sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

HIRIGINTZAKO ARAUDIA

Lerrokadura aldatu da N2410 errepideari eta N240A autobiari dagokionez, lurzatien errealitate fisikora eta ingurune eraiki sendotura egokitzeko.

Hartara, eraikin sendotuetako kanpo lerrokadura batu da, 3. poligonoko 422. lurzatikoetakoa -mendebaldean kokatua, hantxe egiten baitu muga agiri honen xede diren lurzatiekin, eta bertan kokatua- eta 3. poligonoko 425. lurzatikoetakoa -ekialdean kokatua, hantxe egiten baitu muga-.

Bi lurzatietan -422.a eta 425.a- industria jarduera dago, badabilena.

Hartara, N2410 errepideko galtzada mugatzen duen lerro zuriari dagokionez, lerrokadura 10.00 metrora geldituko da mendebaldetik eta 10.00 metrora ekialdetik.

N240A autobiari dagokionez, bazterbideko lerro zuriari dagokionez tartea 19.30 da mendebaldean eta 24.35 ekialdean.

Altsasun, 2011ko otsailaren 28an.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: L1103867