54. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aldaketa Udal Planean. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2011ko otsailaren 24ko osoko bilkuran, aldaketa behin betiko onetsi zuen Altsasuko Udal Planeko antolamenduko determinazio xehakatuetan, 2. poligonoko 99. lurzatiari dagokionez (Suhiltzaileen parkea), Nafarroako Larrialdietako Agentziak sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

HIRIGINTZAKO ARAUDIA

Onetsitako aldaketarekin, honela gelditu da idatzirik Udal Planeko hirigintzako araudi partikularreko 4. artikulua (U.C.-4 "Zelaiko benta" "Geltokia"):

Sailkapena

-Hiri lurzoru finkatua.

Kalifikazioa

-Bizitegitarako.

Antolamendu arauak

-Kanpoko lerrokadurak planoetan definituta dagoenaren araberakoak dira.

-Eraikinaren altuera: BS+2.

-Gehieneko altuera teilatu-hegalera: 9,0 m.

Aprobetxamendu arauak

-Unitatearen azalera: 50.193 m2.

-Finkatu da egun diren eraikinen aprobetxamendua. Suhiltzaileen parkea handitzen ahalko da azalera eraikiak 140 m² eta bolumen eraikiak 400 m³ egiteraino.

-Eraikina ordezkatuz gero, ordezkatzen denaren gisako azalera eraikitzen ahalko da.

-Eraiki gabeko orubeetan garaierez eta lerrokadurez den bezainbatean ezartzen diren determinazioen arabera jokatuko da, solairu bakoitzean honako hau izanik gehieneko azalera eraikia: 200 m².

Kudeaketa arauak

-Jarduketa sistema: zuzeneko jarduketa.

-Jarduketa araubidea izanen da Hirigintzako Araudi Orokorreko hiri lurzoru finkatuei buruzko artikuluan zehaztutakoa.

-Jarduketak unitatearen urbanizazioan ukipenak badakartza, urbanizazio obren proiektua tramitatuko da.

-Birzatiketa proiektua tramitatuko da, finkak normalizatzeko eta bideak lagatzeko, katastroko lurzati batean baino gehiagotan jarduten bada eta/edo proiektuan erregistroko lurzati eraikigarri berriak sortzea aurreikusten bada.

-Xehetasun azterlana tramitatuko da, lehendik dauden lerrokadurak, bolumenak eta sestrak aldatzen badira.

Altsasun, 2011ko otsailaren 28an.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: L1103866