54. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Administrari laguntzaile izateko lanpostu
bat betetzeko deialdia. Akats zuzenketa

Zizur Nagusiko alkateak, 2011ko martxoaren 1ean, 120 zenbakiko dekretuaren bidez, honako ebazpen hau eman zuen:

"Gaia: Baimena ematen da 2011ko otsailaren 4an Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakiaren 1.2 oinarrian atzemandako akatsa zuzentzeko. Erabaki haren bidez onetsi zen Zizur Nagusiko Udalaren Herritarrendako Zerbitzuen Alorreko administrari laguntzaile izateko lanpostu huts bat oposizio bidez betetzeko deialdia.

"Tokiko Gobernu Batzarrak 2011ko otsailaren 4an hartu erabakiaren bidez onetsi zen Zizur Nagusiko Udalaren Herritarrendako Zerbitzuen Alorreko administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia. Deialdia 2011ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 22an.

1.2. oinarrian akats materiala egin da eta zuzendu beharra dago. Deialdiaren xede den lanpostua Zizur Nagusiko Udalaren Herritarrendako Zerbitzuen Alorrari atxikita dago, eta ez Zizur Nagusiko Udalari, oro har. Horrenbestez, deialdiaren izenburua da zuzena. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, bidezkoa da 1.2 oinarrian atzemandako akatsa zuzentzea.

Horrenbestez, legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, erabaki dut:

1. 1.2 oinarrian atzemandako akatsa zuzentzeko baimena ematea. Honela dioen tokian: "Hona deialdiko lanpostu hutsa: Zizur Nagusiko Udalari atxikia", honela esan behar du: "Hona deialdiko lanpostu hutsa: Zizur Nagusiko Udalaren Herritarrendako Zerbitzuari atxikia".

2. Ebazpen hau igortzea Tokiko Gobernu Batzarrari, berrespena eman diezaion, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea."

Zizur Nagusian, 2011ko martxoaren 2an.-Zizur Nagusiko Udaleko alkate udalburua, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L1103969