54. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdia, Burlatako Udaleko Hirigintzaren, Ingurumenaren, Obren eta Zerbitzuen Departamentuaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Bete gabe deklaratzea

Burlatako Udaleko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen, 2011ko otsailaren 28an. Hona haren testu osoa:

1.-Burlatako Udaleko Hirigintzaren, Ingurumenaren, Obren eta Zerbitzuen Departamentuaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat, plantilla organikoan 5.52 zenbakia duena, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia bete gabe deklaratzea.

2.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Burlatan, 2011ko otsailaren 28an.-Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L1103763