54. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

440/2011 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, urtarrilaren 17ko 89/2011 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen duena. Horren bidez, zenbait izangai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu ziren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Larrialdietako mediku alboko izateko, eta lanpostua esleitu zitzaien.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzak 2010eko abenduaren 29an igorritako txostena aintzat hartuta, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 17ko 89/2011 Ebazpenaren bidez, zenbait izangai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu ziren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Larrialdietako mediku alboko izateko, eta lanpostua esleitu zitzaien.

Ebazpen horretan akats bat atzeman denez, lanpostuetako bat oker jaso baita, bidezko da hori zuzentzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 17ko 89/2011 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzea. Ebazpen horren bidez, zenbait izangai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu ziren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Larrialdietako mediku alboko izateko, eta lanpostua esleitu zitzaien. Honela dioen tokian: "Cristina Urdánoz Zazón andreari plantilla organikoan 67707 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.", honela behar du: "Cristina Urdánoz Zazón andreari plantilla organikoan 69707 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia."

2. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritzara, Lizarrako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendariordetzara eta Tuterako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendariordetzara) eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura; interesdunari adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat, eta agintzea bidezko zuzenketa hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean sar dadila.

Iruñean, 2011ko otsailaren 28an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1104347