2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZA
Egoitza elektronikoa eratzea Zangozako Udalean
Alkatetzaren 2010eko abenduaren 22ko 219. ebazpenaren bidez, eta Herritarrak zerbitzu publikoetara bide elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legean xedatua bete beharrez, erabaki da Zangozako Udalean egoitza elektronikoa sortzea, https://sedeelectronica.sanguesa.es helbide elektronikoarekin. Haren titularra Zangozako Udala izanen da, eta bere gain hartzen du helbide horren bidez eskuratzen ahal diren informazioa eta zerbitzuak zuzendu, egiaztatu eta osatzeko ardura. Aipatutako ebazpenaren bidez, orobat, erregistro elektronikoa ere eratu da, egoitza horri lotua aipatutako helbide elektronikoan.
Egoitza elektronikoak indarra hartuko du Egoitza elektronikoa arautzen duen udal ordenantza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, une horretara arte dauden prozedura telematikoak edukita.
Zangozan, 2010eko abenduaren 22an.-Alkatea, Eskisábel Suescun Hualde.
Iragarkiaren kodea: L1021183