49. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 11

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

LESAKA

Ibilgailu abandonatuen gaineko errekerimenduak jakinaraztea

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1 artikuluan aipatzen diren ibilgailu abandonatuen gaineko errekerimenduak jakinaraztea ezinezkoa izan denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean jakinarazpen hau argitaratzen da:

Jabea: José María Martínez Garcia. Matrikula: M-1857-JY. Non dagoen abandonatua: Azkaine, 5eko blokearen ondoan.

Trafikoari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluan xedatutakoarekin bat, hamabost eguneko epean abandonatu dagoen lekutik ibilgailua kentzen ez bada, hiri hondakin solidotzat hartuko da eta desegitera eramanen.

Lesakan, 2011ko otsailaren 25ean.-Alkatea, Juan Fermín Michelena Larralde.

Iragarkiaren kodea: L1103585