49. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

AKATS ZUZENKETA, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak otsailaren 18an emandako 300/2011 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan maisu-maistren kidegoan sartzeko eta maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko deialdia onetsi zen.

Ikusirik aipatutako ebazpen horren testuan akats materialak egin direla (2011ko 34. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 18koa, euskarazko alea), ondotik ematen dira behar diren zuzenketak:

2791. orrialdean, 1. zutabean, atala: "B.2) Unitate didaktiko bat prestatu, azaldu eta, bidezko bada, defendatzea.

Honela dio: "Izangaiak ordubete izanen du unitate didaktikoa prestatzeko. Azalpenean, egokia iruditzen zaion material osagarria erabil dezake, berak eramanda".

Eta honela behar du: "Izangaiak ordubete izanen du unitate didaktikoa prestatzeko. Denbora horretan, egokia iruditzen zaion material osagarria erabil dezake, berak eramanda".

2796. orrialdean, 2. zutabean, atala:

"III.-Beste merezimendu batzuk (gehienez ere 2 puntu).

3.1. Argitalpenak (0,5000 puntu gehienez ere):"

Honela dio: "Frogagiriak: argitalpenen (ISBN edo ISSN direlakoak dituzten argitalpenak baizik ez dira baloratuko), programen eta abarren jatorrizko aleak, egindako kritikak eta, bidezkoa bada, sariak lortu izanaren frogagiria."

Eta honela behar du: "Frogagiriak: argitalpenen (ISBN edo ISSN direlakoak dituzten argitalpenak baizik ez dira baloratuko), programen eta abarren jatorrizko aleak edo fotokopiak, egindako kritikak eta, bidezkoa bada, sariak lortu izanaren frogagiria."

Iruñean, 2011ko martxoaren 2an.-Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F1104026