49. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 11

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 14/2011 prozedura

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Valeri Ferdinandov Donevek, Pablo E. Corrales Sanabriak eta Jhon Freddi Corrales Díazek eskaturik, kaleratzeagatiko erreklamazioa dela-eta, Navamop 2001, S.L.ren aurka bideratu den 14/2011 prozesuaren barruan, erabaki da betearazpenpeko alderdiari zitazioa egitea, 2011ko martxoaren 15eko 12:40an 15. judizio-aretoan ager dadin, Iruñeko San Roke kaleko 4an, 1. solairuan.

Demandatuak berak agertu beharko du, edo legezko ahalordea duen beste pertsona batek, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Eta Navamop 2001, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko martxoaren 7an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1104247