49. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

2011ko zergak, tasak eta prezio publikoak

Itzangaondoko Udalak, 2010eko abenduaren 16ko osoko bilkuran, ondoko zerga, tasa eta prezio publiko hauek onetsi zituen:

Hona hemen zenbait zergatako ezarri diren karga-tasak

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga. Obren kostu erreal eta benetakoaren gainean (oinarria, obra gauzatzeko aurrekontua): %3.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

1.-Tarte guztietan aplikatzeko portzentajea, urtean: %3.

2.-Karga eskala, tasak denbora tarteka:

1.-0 - 5 urte: %15.

2.-5 - 10 urte: %12.

3.-10 - 15 urte: %10.

4.-15 urtetik goiti: %8.

-Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa:

1.-Hirilurreko ondasunen gainekoa: %0,34.

2.-Landalurreko ondasunen gainekoa: %0,78.

Idazkaritzak agiriak luzatzeko tarifak

-Indarrean diren agirien ziurtagiriak: 1,20 euro.

-Artxiboko agirien ziurtagiriak: 3,00 euro.

-Fotokopiak, alde bakarretik.

-DIN A4: 0,10 euro.

-DIN A3: 0,15 euro.

-Konpultsak, orrialde edo orri bakoitzeko: 0,30 euro.

-Arma txartelen tramitazioa: 0,60 euro.

-Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak: 3 euro.

-Faxa eta zehaztu gabeak: 0,30 euro.

Herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezietako tasak

-I. epigrafea.-Zoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1. Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, urtean: 30 euro.

I.2. Bertzelako aprobetxamenduak:

a) Edukiontziak, aldamioak, hesiturak eta jarduera ekonomikoa ez den beste edozer paratzeagatik, 10 metro karratu edo horren zatikitik:

-Egunean: euro 1. (2 hilabeteko salbuespen aldia izanen da edukiontzietarako eta urtebetekoa, berriz, aldamio, hesitura eta abarretarako).

-II. epigrafea.-Hegalkineko aprobetxamendu bereziak.

-10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,50 euro.

-III. epigrafea.-Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

-Ezarritako biltontzi bakoitza, urtean: 1.250,00 euro.

-IV. epigrafea.-Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeetan azaldutakoak direla eta, ordaindu beharreko zenbatekoak ondoko kopuruetara iristen ez direnean, ondotik aipatzen diren gutxieneko zenbateko hauek ordainduko dira:

-Aldamioak: 40,00 euro.

-Hesiturak: 40,00 euro.

-Bertzelako aprobetxamenduak: 40,00 euro.

Lizentziak, oro har, eta hirigintzako lizentziak, bereziki, emateko tasak

1.-Gutxieneko tasa, lizentzia: 10 euro.

2.-Kanpoko txostenak behar dituzten lizentzien espedienteak: 100 euro txosten bakoitzeko.

3.-Egunkarietan iragartzea behar duten lizentzien espedienteak: 300 euro iragarki bakoitzeko.

4.-Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia paratzea behar duten espedienteak: 10 euro iragarki bakoitzeko.

5.-Tasak, 4/2005 Foru Legearen 4D eranskineko jarduera sailkatuen lizentzien gaineko espedienteengatik: 200 euro NAMAINSAk luzatzen duen txosten bakoitzeko eta 425 euro, teknikariak txostena prestatzeko egiten duen ikustaldi bakoitzeko.

6.-Tasak, 4/2005 Foru Legearen 4D eranskineko jarduerak irekitzeko lizentzien gaineko espedienteengatik: 300 euro NAMAINSAk luzatzen duen txosten bakoitzeko eta 425 euro, teknikariak txostena prestatzeko egiten duen ikustaldi bakoitzeko.

7.-Tasak, 4/2005 Foru Legearen 4, 4B eta 4C eranskinetako jarduerak irekitzeko lizentziengatik: 520 euro NAMAINSAk luzatzen duen txosten bakoitzeko eta 425 euro, teknikariak txostena prestatzeko egiten duen ikustaldi bakoitzeko.

8.-Tasak, 4/2005 Foru Legearen jarduera kaltegabearen lizentzien gaineko espedienteengatik: 125 euro NAMAINSAk luzatutako txosten bakoitzeko eta 255 euro, teknikariak txostena prestatzeko egiten duen ikustaldi bakoitzeko.

9.-Tasak, 4/2005 Foru Legearen jarduera kaltegabea irekitzeko lizentzien gaineko espedienteengatik: 180 euro NAMAINSAk luzatutako txosten bakoitzeko eta 255 euro, teknikariak txostena prestatzeko egiten duen ikustaldi bakoitzeko.

Herriko jabari publikoko zoruan, hegalkinean eta zorupean hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu berezien tasak

Zoru, hegalkin eta zorupean hornidura zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu berezien tasa: %1,5, Ibargoitiko udal mugapean urtean lortutako fakturazioak emandako diru-sarrera gordinen gainean.

Uren tasak

-Uraren sare orokorrera lotzeko kuota: 254,00 euro.

-Saneamendu sarera lotzeko kuota: 227,00 euro.

-Kontagailuaren alokairua: 3,90 euro urtean.

-Kuota finkoa, kontsumoagatik: 7,80 euro urtean.

-Tarifa lauhileko ur kontsumoagatik, 56 m3-ra bitarte: 0,37 euro m3.

-56tik 100 m3-ra bitarte: 0,58 euro m3.

-100 m3-tik goiti: 2,14 euro m3.

-Saneamenduko kuota: Nafarroako Gobernuak finkatzen duena.

Gainerako zerga eta tasei dagokienez, aurreko urteko tasa eta kuotak izanen dira indarrean.

Erabaki honetan aurreikusi gabeko zerga-tasa eta zergapetze motetarako, horiek Urrotz-Hirian arautzen dituzten ordenantzei jarraituko zaie.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Urrotz-Hirian, 2010eko abenduaren 16an.-Alkate udalburua, Fermín Julián García Gobeo.

Iragarkiaren kodea: L1103497