49. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Udal ordenantza, Hilberrien aldeko agur zibilak arautzen dituena. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2011ko otsailaren 22an egin osoko bilkura arruntean, bertzeak bertze hasiera batean onetsi zuen Hilberrien aldeko agur zibilak arautzen dituen udal ordenantza. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, erabakia eta horren espedientea jendaurrean egonen dira Udal Idazkaritzan hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Alegaziorik aurkeztu ezean, hasierako onespena behin betikoa bihurtuko da, eta onespen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da ordenantzaren testuarekin batera.

Tafallan, 2011ko otsailaren 24an.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1103467