49. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

2010eko kontu orokorra

Udalak, 2011ko otsailaren 18an egin bilkura berezian, besteak beste, honako hau erabaki zuen:

Lehena.-2010eko ekitaldiko kontuen espedientearen gaineko adostasun txostena ematea.

Bigarrena.-Espedientea jendaurrean edukitzea Udal Idazkaritzan, 15 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten, hala xedatzen baita Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 305. artikuluan.

Hirugarrena.-Aipatu epeak iragaten badira inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsitzat joko dira.

Laugarrena.-Aurrekontuaren espedientearen kopia Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentura igortzea.

Sunbillan, 2011ko otsailaren 21ean.-Alkatea, José Francisco Errandonea Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L1103203