49. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

1/2011 aldaketa San Adriango Udalaren 2011ko aurrekontu
orokor eta bakarrean. Hasierako onespena

San Adriango Udalak, 2011ko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2011ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarreko 1/2011 aldaketa; kreditu gehikuntza da, 25.000 eurokoa, San Adriango Udalaren 2011ko gastuen aurrekonturako; hona laburpena kapituluka:

-Kreditu gehikuntza jasoko duten gastuen kapituluak:

6. kapitulua: Inbertsio errealak = 25.000 euro.

Guztira, 25.000 euro.

-Kreditu beheititzea jasoko duten gastuen kapituluak:

2. kapitulua: Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak = 15.000 euro.

6. kapitulua: Inbertsio errealak = 10.000 euro.

Guztira, 25.000 euro.

Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

San Adrianen, 2011ko otsailaren 25ean.-Alkatea, Carlos Monasterio Muro.

Iragarkiaren kodea: L1103586