49. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Erabakiaren jakinarazpena

"Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorioak Agoitz karrikako 9an duen eraikinaren kalifikazio juridikoa aldatzea, Iruñeko Orfeoiari haren erabilera lagatzeko.

Iruñeko Udalak, 2011ko otsailaren 18an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen.

«Ikusirik txostena eta espedientean dagoen dokumentazioa, honako hau erabaki da:

1. Hasiera ematea "Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorioak Agoitz karrikako 9an duen eraikinaren kalifikazio juridikoa aldatzeko espedienteari, jabari publikoko ondasuna izatetik gelditu eta ondareko ondasun izan dadin. Eraikina Agoitz karrikako 9-An dago, Iruñeko katastroko 5. poligonoko 188. lurzatian, eta Udalaren jabetzako ondasunetan inbentariatua dago, erregistro zenbakia 27.222 duela. Hona hemen haren deskribapena:

"Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorioaren eraikina Agoitz karrikan dago, Erriberri karrikaren amaieraren parean, L forma du eta erdisotoa, beheko solairua eta lehen solairua ditu osagai.

Delako eraikina zutitua dago Larrabide Argarai poligonoaren birzatiketaren ondoriozko lurzati baten gainean, eta haren azalera mila laurehun eta berrogeita lau metro koadro eta berrogeita hamabi dezimetro koadro da (1.444,52 m²). Hona hemen haren mugak: iparraldean, Agoitz karrika; hegoaldean, eskola lurzatia; ekialdean, A-B bidea, egun "Las Terrazas" etxe multzoko sarbidea dena; eta mendebaldean, C-D bidea."

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.»

Iruñean, 2011ko otsailaren 21ean.-Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1103502