49. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

2011ko lan egutegia

Alkatetzaren ebazpena, 2011ko lan egutegia onesten duena.

Kontuan hartuz abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen diren Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanaldiaren urteko lanordu-kopurua ezartzen duena, eta ekainaren 21eko 725/2010 Ebazpena, Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2011ko tokian tokiko jaiegunak ezartzen dituena, eta Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan jaiegunei eta egun baliogabeei buruz aplikatu beharreko gainerako araudia, Alkatetzak ebatzi du:

1. Onestea Monteagudoko Udaleko langileen 2011. urteko aste barneko jaiegunen lan egutegia.

Udal bulegoak larunbat eta igandeetan itxita egonen dira, baita jaiegun hauetan ere:

-Urtarrilaren 1a: Urteberri.

-Urtarrilaren 6a: Errege Eguna.

-Apirilaren 21a, 22a eta 25a: Ortzegun Sandua, Ortzirale Sandua eta Pazko biharamuna.

-Uztailaren 25a: Santiago eguna.

-Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

-Abuztuaren 16a, 17a, 18a eta 19a: San Rokeko bestak.

-Irailaren 8a: Bideko Ama Birjina (herriko besta).

-Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

-Azaroaren 1a: Omiasaindu.

-Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

-Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

-Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

-Abenduaren 26a: Eguberri bigarren.

2. 2011. urtean epeak kontatzeko, baliogabetzat hartzen dira igande guztiak eta aurreko atalean jaieguntzat jotakoak eta, beraz, udal bulegoak itxita egonen dira. Alabaina, abuztuaren 16a, 17a, 18a eta 19a egun baliodunak dira, bulegoak itxirik egonen badira ere.

3. Ondokoak izanen dira jendea hartzeko orduak Monteagudoko udal bulegoetan: 12:00etatik 14:00ak arte, astelehenetik ortziralera.

4. Urteko lanorduen kopurua 1.592 da lanaldi osoa dutenentzat Udalaren zerbitzuan.

Alkatetzak finkatuko du enplegatuen lanaldia nola banatu, zerbitzuaren beharrak ikusita; betiere, urteko lanorduen kopurua bete beharko da. Zerbitzu anitzetako langileek lanaldi jarraia izanen dute, goizeko 7etatik 15etara udako hilabeteetan (ekaina, uztaila, abuztua eta iraila); eta lanaldi zatitua, goizeko 8etatik 14etara eta 15:30etik 17:30era urteko gainerako hilabeteetan. Bulegoetako langileek goizez beteko dute lanaldia, astelehenetik ortziralera, lanegunak badira.

Beste udal batzuekin batasunean zerbitzuak egiten dituzten langileek dagozkien udalen artean banatuko dute lanaldia, batasunak enplegatu bakoitzarendako ezarritako proportzioan eta finkatutako egutegiarekin.

5. Zerbitzuaren beharrak direla eta, Alkatetzak udal langileak lanera deitzen dituenean ezarritako ordutegitik kanpo edo egutegian jaiegun direnetan lan egiteko, atsedenaldiekin ordainduko dira lan horiek edo aparteko ordu gisa, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 51. artikuluan eta hura garatzeko erregelamenduan zehazten den gisan.

6. Organo administratibo eskudunek, Alkatetzak edo Batasuneko Burutzak, halakorik bada, emanen dituzte oporrak: oporraldi luze bat edo bi, eta zazpi egun, gehienez, urtean hartzeko, zerbitzuaren beharrek aukera ematen dutenean.

Langileek urte hasieran adieraziko dute zein egun hautatzen dituzten oporretarako, zerbitzuak behar bezala koordinatu eta antolatu ahal izateko.

Norberaren kontuengatik baimen ordainduko gehienez ere 3 egun urtean hartzeko, garaiz eskatu beharko dira eta zerbitzuaren beharren arabera emanen dira; halako baimenak ezin zaizkie oporrei lotu.

7. Udaleko funtzionarioei aplikatuko zaie otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuak Nafarroako Administrazio Publikoko funtzionarioendako ezarritako erregelamenduzko opor, lizentzia eta baimenen araubidea, edo horren ordezko araua. Lan-kontratudunen lan araubideak kontratuaren arabera aplikatzen den hitzarmenaren zehaztapenei jarraituko dio.

8. Puntualtasun falta?, lanaldiaren hasieran nahiz bukaeran izan, baita lanaldiaren parte bat nork bere aferetarako baliatzea, behar bezala baimendurik betiere, zerbitzuak eginez berdintzen ahalko da, lanaldian baliaturiko bezainbateko denboraz berdindu ere; edo, bestela, lansaritik behar diren zenbatekoak kentzen ahalko zaizkio enplegatuari.

Modu berean jokatzen ahalko da lanaldiko egiazko denbora murrizketa horiek baimenik gabekoak direnean, Diziplinaren Araubideari buruzko Erregelamenduko arlo horretako zehaztapenak aplikatuta betiere.

9. Ebazpen hau Herriko Etxeko iragarki ofizialen oholean paratzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta enplegatuei jakinaraztea, jakin dezaten eta ondorioak izan ditzan. Betiere, ebazpen honen kontra errekurtso hauek para daitezke:

-Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina.

-Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean jakinarazi eta argitaratzen denetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina.

Monteagudon, 2011ko urtarrilaren 3an.-Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1103200