49. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

2011ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2011ko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren eta Vicente Fontán Martzillako Udalaren Musika Patronatuaren 2011ko plantilla organikoa, aurrekontu orokorra onestearekin.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Martzillan, 2011ko otsailaren 23an.-Alkatea, José M.ª Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1103526