49. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Kalifikazio juridikoaren behin betiko aldaketa

Leitzako Udalak, 2010eko azaroaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 3. poligonoko 469, 470 eta 471. lurzatiak banatzen dituen bide publikoaren kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea.

Aldaketaren xedea: bidea ondareko ondasun bihurtzea, ondoren Oinatz Bengoetxea Berasateguiren bide partikular batekin trukatzeko.

Aldaketaren onura publikoa: Udalak bereganatuko duen bideak, hau da, 3. poligonoko 470. lurzatian barna doanak, malda gutxiago du eta zuzenagoa da. Udalak emanen lukeen bideak, berriz, malda handia du eta neguan bide ibilezina bihurtzen da.

2011ko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ilbeltzaren 5ean, eman zen argitara hari buruzko iragarkia.

Jendaurrean egoteko epean inork ez duenez alegaziorik, erreklamaziorik edo kexarik aurkeztu, hasiera onespenean adierazten zen bezala behin betikoz onetsirik gelditu da aipatutako ondasunaren kalifikazio juridikoaren aldaketa, Udalak nahi duen lur trukaketa gauzatzeko.

Leitzan, 2011ko otsailaren 25ean.-Alkatea, Javier Zabalo Betelu.

Iragarkiaren kodea: L1103625