49. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

2011ko aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Elizagorriko Udalak, 2009ko otsailaren 9an egin osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoa zuela, hasiera batean onetsi zituen 2011ko ekitaldiko aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea ikusgai dago Udalaren Idazkaritzan, interesdunen eskura, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta egokiak iruditzen zaizken erreklamazioak aurkez ditzaten.

Elizagorrian, 2011ko otsailaren 25ean.-Alkatea, Ignacio Mangado López.

Iragarkiaren kodea: L1103592