49. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

2011ko plantilla organikoa

Elizagorriko Udalak 2011ko plantilla organikoa onestea erabaki zuen, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, 2011ko otsailaren 9an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta harekin bat datorren legedian xedatutakoari jarraituz. Hona hemen:

Administrazio-kontratudunak.

Ana Barbarin Jiménez. Idazkaria. A maila. Lanpostuko osagarria: %23,72. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Antzinatasuna: 1988ko abuztuaren 16a. Torres del Rioko eta Armañantzasko Udalekin partekatua.

Espedientea ikusgai egonen da Udal Idazkaritzan, herritarren edo interesdunen eskura, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Elizagorrian, 2011ko otsailaren 25ean.-Alkatea, Ignacio Mangado López.

Iragarkiaren kodea: L1103581