49. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALLE

2011ko ekitaldian Itzallen (Zaraitzu) aplikatu beharreko tarifak. Onespena

Itzalleko Kontzejuak, 2011ko abenduaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Itzallen (Zaraitzu) 2011ko ekitaldian aplikatu beharreko tarifak, eta beraz honela geldituko dira kontu-sailak eta zenbatekoak:

Belarrak, 2011n:

1. Ordainketa partikularrei: 0,185 euro/erregua.

2. Ordainketa Itzalleko Kontzejuari: 0,369 euro/erregua.

Edateko uraren eta ureztatzeko zerbitzuaren kanona, 2011n: 105,66 euro/kontagailu paratua (BEZa barne).

Saneamendu zerbitzuaren kanona, 2011n: 52,83 euro/kutxeta paratua (BEZa barne).

Ur kontsumoaren prezio publikoa, 2011n: 0,084 euro/kontagailu paratua (BEZa barne).

Etxerako egur loteak, 2011n: 32,92 euro/lotea.

Auzolana, 2011n:

1. Motozerra eta guzti: 76,70 euro/eguna (8 orduko lana).

2. Arrunta: 67,15 euro/eguna (8 orduko lana).

3. Ordu bat, makineria, pala, etab. duen traktorearekin: 42,26 euro/lanordua.

4. Ordu bat, traktore bakarrarekin, atoedun ibilgailuarekin, eta abarrekin: 26,35 euro/lanordua.

Kilometroak 2011n:

1. Mendi-ibilgailuan pistaz eta bidez: 6,66 euro/bidaia.

2. Ibilgailuan, errepidez: 0,30 euro/km.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako tarifak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, aldaketak behin betikoz onetsitzat joko dira.

Itzallen, 2011ko otsailaren 22an.-Alkatea, Francisco Sarriés Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1103252