49. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

Itzagaondoko Udal Plan Orokorra. Hasierako onespena

Itzagaondoko Udalak, 2011ko urtarrilaren 26an egin osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:

1. Hasiera batean onestea Itzagaondoko Udal Plan Orokorra eta Udal Plan Orokorraren ingurumen ondorioen azterlana, eta haiek jendaurrean edukitzea bi hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan, 6/2009 Foru Legeak aldatu Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 71 eta 70. artikuluetan aurreikusiarekin bat.

Bi hilabeteko epe horretan, espedientea interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzan, Urrotz-Hirian, interesdunek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Dokumentazioa Internet bidez ere azter daiteke, Udalaren webgunean: http://www.izagaondoa.es (tramiteetan).

2. Aipatutako agiriak Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu Departamentura igortzea, Nafarroako Gobernuko departamentuen eskumeneko gaiei buruzko txostena egin dezan.

3. 35/2002 Foru Legearen 69.2 artikuluan xedatuarekin bat, hasiera baten onetsitako Itzagaondoko Udal Planak egungo Planean ezarritako hirigintzako araubidea aldatzen duen eremuetan lizentziak ematea eten eginen da, urtebeteko epean. Horren ondorioz, etetea honako unitate eta sektore hauetako lurzoruei aplikatuko zaie:

1.-Hiri lurzoru finkatu gabeak.

Ardatz: ARD1-, ARD-2, ARD-3, ARD-4, ARD-5, ARD-6 eta ARD-7.

Idoate: IDO-1, IDO-2, IDO-3, IDO-4, IDO-5, IDO-6 eta IDO-7.

Indurain: IND-1, IND-2, IND-3, IND-4, IND-5, IND-6, IND-7, IND-8, IND-9, IND-10, IND-11, IND-12, IND-13 eta IND-14.

Iriso: IRI-1, IRI-2 eta IRI-3.

Lizarraga: LIZ-1, LIZ-2, LIZ-3, LIZ-4, LIZ-5, LIZ-6, LIZ-7 eta LIZ-8.

Erreta: RET-1, RET-2, RET-3, RET-4, RET-5, RET-6, RET-7, RET-8, RET-9, RET-10, RET-11 y RET-12.

Turrillas: TUR-1, TUR-2, TUR-3, TUR-4, TUR-5, TUR-6, TUR-7, TUR-8 eta TUR-9.

Urbikain: URB-1.

Zuhatzu: ZUA-1, ZUA-2, ZUA-3, ZUA-4 eta ZUA-5.

2.-Lurzoru urbanizagarria.

Ardatz: ARD-S1 sektorea.

Idoate: ARD-S1 sektorea.

Indurain: IND-S1 sektorea eta IND - S2 sektorea.

Lizarraga: LIZ-S1 sektorea.

Erreta: RET-S1 sektorea, RET - S2 sektorea eta RET - S3 sektorea.

Zuhatzu: ZUA - S1 sektorea.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Itzagaondoan, 2011ko otsailaren 15ean.-Alkate udalburua, Alejandro Cortés Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1103496