49. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELGORRIAGA

Aldaketa, Elgorriagako Udalak ur banaketa eta saneamendua emateko eta zerbitzu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren tarifetan. Behin betiko onespena

2011ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 10ean, Elgorriagako Udalak ur banaketa eta saneamendua emateko eta zerbitzu egiteko tasak arautzen dituen ordenantzako aldaketaren hasierako onespena. Jendaurreko epea iraganik inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik gelditu da. Ondotik, testu osoa argitaratzen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea betez.

Elgorriagan, 2011ko otsailaren 18an.-Alkatea, Santos Irurueta Santesteban.

ERANSKINA

Tasaren zenbatekoa

A) 6. artikuluaren a) atalean ezarritako zerga-oinarriari, horniduraren kuota finkoa sorraraziko baitu:

Kontagailuaren diametroaren arabera, seihileko bakoitzeko:

-10 mm bitarte: euro 2,00.

-11tik 15 mm-ra bitarte: 3,00 euro.

-16tik 25 mm-ra bitarte: 6,00 euro.

-26tik 40 mm-ra bitarte: 21,20 euro.

-41etik 50 mm-ra bitarte: 23,00 euro.

-51tik 60 mm-ra bitarte: 44,00 euro.

-61 mm-tik goiti: 60,00 euro.

B) 6. artikuluaren b) atalean ezarritako zerga-oinarriari, saneamenduko kuota finkoa sortuko baitu: 4,00 euro/seihilekoa.

Kontuan hartu gabe hustutako ura zertan erabili den.

C) 6. artikuluaren c) atalean ezarritako zerga-oinarriari, horniduraren kuota aldakorra sortuko baitu:

-A-1 tarifa: Etxeko erabilerarako hornidura kontratatuak:

  • 120 metro kubiko bitarte: 0,30 euro/m³.
  • 121etik 200 metro kubiko bitarte: 0,40 euro/m³.
  • 200 metro kubikotik goiti: 0,60 euro/m³.

-A-2 tarifa: hornidura kontratatuak, industrian eta merkataritzan erabiltzeko. Kontzeptu horretan sartzen dira industriak, bulegoak, lantokiak, aisiarako finketako ureztatze eta apaintze lanetarako hornidura, militarren eraikinak, obrak, haztegiak, bizigarritasun agiririk ez duten eraikinetarako hornidurak eta orokorrean jarduera ekonomikoen gaineko zergari loturiko jarduera guztiak:

  • 1300 metro kubiko bitarte: 0,35 euro/m³.
  • 1301etik 4.000 metro kubiko bitarte: 0,50 euro/m³.
  • 4001etik 10.000 metro kubiko bitarte: 0,65 euro/m³.
  • 10.000 metro kubikotik goiti: 0,75 euro/m³.

-A-3 tarifa: ezkutuko ur-jarioen ondoriozko kontsumoa: 0,10 euro/m³.

Tarifa hau aplikatzeko ondoko egoera hauek guztiak gertatu beharko dira, eta behar bezala justifikatu beharko:

1. Kontsumoa 100 metro kubikotik goitikoa izan beharko da.

2. Ezkutuko ur-jarioa izan beharko du, subjektu pasiboak ez dakiela hodiak edo neurketako ekipoak hondatuta daudela.

3. Egiaztatu beharko da ez dela inolako utzikeriarik izan ur-jarioa eragin duten egintzetan, ez ur-jarioaren ondoko jarduketan.

Apurtu edo hondatu eta, horren ondorioz, ur-jarioa izan duen instalazioa 7 eguneko epean konponduko da, gehienez ere, ur-jarioa atzematen denetik aitzina. Ordainagiria aurkeztuta frogatu beharko da.

4. Tarifa hau zergadunak eskatuta aplikatuko da beti; eskaera bi hilabete baino gutiagoko epean egin beharko da, ordainagiria igortzen denetik aitzina.

D) 6. artikuluaren d) atalean ezarritako zerga-oinarriari, saneamenduko kuota aldakorra sortuko baitu: Nafarroako aurrekontu orokorretan urtero ezartzen diren tarifak.

E) 6. artikuluaren e) atalean ezarritako zerga-oinarriari aplikatzekoa, zerbitzuko hargune edo lotunearen tasa sortuko baitu:

1) Lotuneagatik, banaketa sarean hargunea izateko baimenarekin batean:

e-1) Hornidura sareko hargunea:

-Hargunearen diametroa, 30 mm bitarte: 110 euro.

-Hargunearen diametroa, 30 mm-tik goiti: 300 euro.

e-2) Saneamendu sareko hargunea: 36,00 euro harguneagatik, haren diametroa edozein izanik ere.

2) Etxebizitza bakoitzeko lotunea, obra burutu ondotik: 31 euro.

3) Lokal bakoitzeko lotunea, obra burutu ondotik: 31 euro.

Hargunean aldaketarik izanez gero, ordaindu beharreko tasa izanen da lotunearen behin betiko kuotaren eta lehenago ordaindutakoaren arteko aldea, betiere hura positiboa bada.

f) 6. artikuluaren h) atalean ezarritako zerga-oinarriak tasa sorraraziko du, erabiltzaileak eskatuta alferrikako ikuskapena egiten denekoa: halako jarduketa guztietan 30 euro kobratuko dira, kontagailuen irakurketak berrikusten direnetan salbu, tarifa 7 euro izanen baita.

G) Ordenantza fiskal orokorrean ezarritako zehapenak aplikatuko dira.

Iragarkiaren kodea: L1103226