49. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Udal Planeko aldaketa. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2011ko otsailaren 17an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen Udal Planeko aldaketa hasiera batean onestea, 2. poligonoko 761. lurzatirako (Constitución karrika, 62), lurzatiaren erabilera aldatu beharrez familia bakarreko etxebizitzatik etxebizitza kolektibora, José Manuel Aznar Martínezek sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Corellan, 2011ko otsailaren 17an.-Alkatea, José Javier Navarro Arellano.

Iragarkiaren kodea: L1103454