49. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAS

2011ko ekitaldiko karga-tasak eta tasak. Onespena

Arasko Udalak, 2010eko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen, 2011n indarra izanen duten karga-tasa eta tasen gainean:

Karga-tasak:

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,3529.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %5.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: urteko indizea: 2,2; karga-tasa: %15.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: udal indizea: 1,4.

-Tasak:

  • Uraren kontagailuaren tasa: Ur horniduraren zerbitzua eta hura emateko tasa arautzen dituen ordenantza fiskalak onetsitako tarifak (2006ko otsailaren 24ko bilkuran behin betikoz onetsia, eta 2006ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 8an).
  • Ur horniduraren tasa: Ur horniduraren zerbitzua eta hura emateko tasa arautzen dituen ordenantza fiskalak onetsitako tarifak (2006ko otsailaren 24ko bilkuran behin betikoz onetsia, eta 2006ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 8an).
  • Hornidura edo saneamenduko hargunea baimentzen duen tasa: Ur horniduraren zerbitzua eta hura emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalak onetsitako tarifak (behin betikoz onetsirik 2006ko otsailaren 24ko bilkuran, eta argitaratua 2006ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 8an).
  • Etxeetan eta industrian erabiltzeko saneamenduagatik, Ur horniduraren zerbitzua eta hura emateko tasa arautzen dituen ordenantza fiskalak onetsitako tarifak (2006ko otsailaren 24ko bilkuran behin betikoz onetsirik, eta 2006ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 8an).
  • Saneamenduaren kanona: NILSAk 2011ko ekitaldirako onesten dituen tarifak.
  • Hilerrian zerbitzu egitea: 2010ean bezala, salbu eta erroldatuendako ehorzketa tasa, goiti egin baitu 170,00 euroraino, eta erroldatu gabeendako ehorzketa tasa, goiti egin baitu 470,00 euroraino.

-Errodatze tasa: 2010ean bezala (Zirkulazioaren gaineko zergatik aparteko ibilgailuen ibiltze eta herrestatze tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren arabera, 2001eko martxoaren 2ko bilkuran behin betikoz onetsi baitzen, eta 2001eko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, maiatzaren 2an).

-Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak: 2010ean bezala (Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren arabera, 2001eko martxoaren 2ko bilkuran behin betikoz onetsi baitzen, eta 2001eko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, maiatzaren 2an).

-Udal lizentziak emateko eta hirigintzako bertze jarduketetarako tasa: berdin gelditu da (Lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren arabera, 2000ko abenduaren 14ko bilkuran behin betikoz onetsi baitzen, eta 2002ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, otsailaren 6an).

-Agiriak eta hirigintzako txostenak emateko tasa: Lizarrako EEZBren fakturaren arabera.

-Jarduera sailkatuen espedienteen tramitazioari buruzko txostenak egiteko tasa: enpresa txosten egileak aurkezten duen fakturaren arabera.

Arasen, 2011ko otsailaren 24an.-Alkatea, Francisco Javier Murguiondo Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L1103463