49. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Kontzesio administratiboa, zorupeko 500 m²-rako
UD1 MB + UD2 MB unitateetan

Udalak, 2011ko martxoaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea zorupeko 500 m²-rako kontzesio administraboa. Azalera hori UD1 MB + UD2 MB unitateetan dago eta UD1 MB + UD2 MB sektoreetako Plan Partzialak baimentzen eta baimentzen ahal dituen erabileretarako izanen da.

Hasierako prezioa: 4.000 euro urtean.

Proposamenak Aranguren Ibarreko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, hogeita hamar egun naturaleko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bulego orduetan eta azken egun balioduneko 13:00ak baino lehen.

Baldintza administratiboen agiria Udalaren bulegoetan dago (Mutiloa plaza, 4; Mutiloa) nahi duenaren eskura.

Mutiloan, 2011ko martxoaren 4an.-Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1104088